KONTRATENOR: MUTILA EDO NESKA?
Kontratenor izaten da gizonezko bat emakumezko bat bezala abesten duenean. Kastratoak abesten zuten bezala abesten dute. Kastratoei buruz pelikula bikaina gomendatzen dut: Farinelli, el castrado.
Hona hemen pelikularen zatitxo bat:
domingo, 21 de febrero de 2010
viernes, 19 de febrero de 2010
LOS NIÑOS DEL CORO
"Los niños del coro" pelikula nork ez du ikusi? Gelan bideoa ikusteko aukerarik baduzue ipini pelikula hau zeuen ikasleei, eskertuko dizuete eta. Gero, prestatu dezakezue pelikulan agertzen diren abestiak, ez badira guztiak, behintzat ezagunena (eta politena...)
ETA TESITURA GUZTIAK PERTSONA BAKAR BATEAN
BOBBY McFERRINek lau zortziduneko tesitura du. Guztioi gustatuko litzaiguke holako tesitura handia edukitzea ezta? ZORAGARRIA!
Hurrengo bideoan entzuten ditugun ahots GUZTIAK berak egindakoak dira:
BAJO EZ- KLASIKOA
Fijatu zarete ze nolako tesituran abesten duen Boney M-ek? Grabea ezta? Ez dago Boney M bezalako ahots ugaririk, ez pentsa! Bilatu ea zeure gelan dagoen umeren bat bajo tesiturarekin. Ume izanda zaila izango da horrelako ahots grabea edukitzea, oso ahots zorrotza baitute. Baina nerabezarora heltzen direnean ahotsa aldatzen hasten dira gero eta grabeago hitz egiten eta abesten ere (bai mutilek baita neskek ere).
KONTRALTO EZ- KLASIKOA: jazz
Batzuk pentsatzen dute ondo abesteko ezinbestekoa dela ahots zorrotza izatea, hau da da, emakumezkoak soprano izan behar garela eta gizonezkoak tenoreak. Gainera, fijatzen bagara, ia kantoko irakasle guztiak arau hau ere jarraitzen dute: soprano edo tenoreak dira. Baina hauxe, kasualitate hutsa da. Ondo abesteko beharrezkoa da ondo abestea. Berdin dio ze tesituratan egiten duzun. Hurrengo bideoan Nina Simone kontralto tesiturarekin beitu ze polita abesten duten:
SOPRANO EZ- KLASIKOA
Kuriositate moduan entzun hurrengo bideoa, ikusiko duzue nola tesiturak musika estilo guztietan dauden. Hau da, soprando hitza entzuten baduzue ez da izan behar estilo klasikoa derrigorrez.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)