miércoles, 17 de febrero de 2010

MUSIKA ESKOLAN

Musika gelan, beste irakasgaietan bezala, konfiantza eta errespetua guztiz bultzatu behar dira. Agian, musikan beste irakasgaietan baino gehiago, hemen, umeak imitatu, adierazi edota sortu behar duelako.

Baina, nola hasten gara umeekin abesten? Hasteko, esan beharra dago, guztiok ondo abestu dezakegula. Ume batek ez badu ondo abesten ez da izango "torpea" delako edo ez delako gai abesteko. Txarto abesten badu izango da gure erruagatik; guk ez diogulako berak behar dituen azalpenak edo mekanismoak ematen. Arnasketa izango da garrantzitsuena. Ondo arnastu beharra dago ahotsa ondo eta barrutik atera dezagun.

No hay comentarios:

Publicar un comentario