viernes, 19 de febrero de 2010

NOLA SAILKATU AHOTSA?


Jakin badakigu, umeen ahotsak desberdinak direnez, bakoitzak bere tesituran abestu behar duela, eta horixe da guk irakasle moduan egin beharreko lana: umeen ahotsak sailkatzea ezaugarri batzuen arabera (tesitura, adina, sexua...).

jueves, 18 de febrero de 2010

AHOTSAREN SAILKAPENA

Pertsona bakoitzak bere ahotsa du, horregatik batzuk grabeago abesten dute beste batzuk baino, eta alderantziz, batzuk zorrotzago abesten dute beste batzuk baino. Koro bat prestatu nahi badugu musika gelan, umeen ahotsak sailkatu behar ditugu.

- soprano
- mezzosoprano
- contralto
- tenor
- baritono
- bajo

miércoles, 17 de febrero de 2010

MUSIKA ESKOLAN

Musika gelan, beste irakasgaietan bezala, konfiantza eta errespetua guztiz bultzatu behar dira. Agian, musikan beste irakasgaietan baino gehiago, hemen, umeak imitatu, adierazi edota sortu behar duelako.

Baina, nola hasten gara umeekin abesten? Hasteko, esan beharra dago, guztiok ondo abestu dezakegula. Ume batek ez badu ondo abesten ez da izango "torpea" delako edo ez delako gai abesteko. Txarto abesten badu izango da gure erruagatik; guk ez diogulako berak behar dituen azalpenak edo mekanismoak ematen. Arnasketa izango da garrantzitsuena. Ondo arnastu beharra dago ahotsa ondo eta barrutik atera dezagun.

LOTSA

Normalean, umeek ez dutenean ondo abesten ez da ez dakitelako, edo ez dutelako ahotsik. Arazo nagusia gehienetan lotsa da. Lotsa sentitzen duzunean, edota ez zarenean seguru sentitzen edozein testuingurutan, ez duzu zuk ahal duzun guztia kanporatzen. Horregatik, klasean ume bat, beste umeen aurrean abestu baino lehen,prest egon behar da; seguru sentitu behar da, alegia.

Hona hemen, besteen aurrean abestu baino lehen, klasean egin beharreko ariketa edo jolasak:

- imitazio jolasak
- antzerkiak
- ahozkoak
- elkar-ezagutzeko jolasak
- ...

Azken finean, konfiantza eta errespetu giroa sortu behar dugu irakasleok, umea eroso sentitu dadin.

lunes, 1 de febrero de 2010

miércoles, 11 de noviembre de 2009