viernes, 19 de febrero de 2010

FONIATRA

Ahotsean arazoak badituzu gomendagarriena da foniatra batekin kontsultatzea. Ez baduzue foniatrarik ezagutzen, interneten bilatu dezakezue eskumako zutabean ipinitako helbidean. Hor bilatuz, Bilbon dagoen kontsulta bat topatu dut. Zuek berdin egin dezakezue.

DOKUMENTALA

Steven Tyler, Aerosmith taldeko abeslariak, ahotsa gehiegi eta behar den moduan ez erabiltzeagatik,operatu behar izan zen. Hona hemen dokumental zoragarria non ahots korden funtzionamendua, falseteak, etab. primeran azaltzen duten.

AFONIA

Umeek asko oihukatzen dute eta ondorioz ahots arazoak izaten dituzte: afonia izaten da arazo arruntena.
Ez da arraroa izaten kantoko klasean entzutea:

- Andereino, nik nota hori ezin dut abestu,ez naiz heltzen...

Hori gertatzen denean gomendagarria izaten da ez abestea, gehienbat mina sentitzen badute. Ez badute minik sentitzen, izan daiteke tesitura arazo bat, beraz egin dezakete berdina baina zortzidun bat beherago.
Hala ere, garrantzitsuena kantoko klasean da etengabeko hidratazioa, hau da, ura edatea kordak hidratatuta edukitzeko.

KANTOKO IRAKASLEAK

Gure eginbehar nagusia da umeek ahotsa ez fortsatzea. Horregatik entzun behar diegu eta beharrezkoa baldin bada, zuzendu behar diegu. Baina nola? Irakasleok oso adi ibili behar dugu, hainbeste ume egonda gela berean zaila izaten delako denek nola egiten duten zuzentasunez jakitea. Horregatik, gomendagarria da banakako ariketak egitea.

NOLA SAILKATU AHOTSA?


Jakin badakigu, umeen ahotsak desberdinak direnez, bakoitzak bere tesituran abestu behar duela, eta horixe da guk irakasle moduan egin beharreko lana: umeen ahotsak sailkatzea ezaugarri batzuen arabera (tesitura, adina, sexua...).

jueves, 18 de febrero de 2010

AHOTSAREN SAILKAPENA

Pertsona bakoitzak bere ahotsa du, horregatik batzuk grabeago abesten dute beste batzuk baino, eta alderantziz, batzuk zorrotzago abesten dute beste batzuk baino. Koro bat prestatu nahi badugu musika gelan, umeen ahotsak sailkatu behar ditugu.

- soprano
- mezzosoprano
- contralto
- tenor
- baritono
- bajo

miércoles, 17 de febrero de 2010

MUSIKA ESKOLAN

Musika gelan, beste irakasgaietan bezala, konfiantza eta errespetua guztiz bultzatu behar dira. Agian, musikan beste irakasgaietan baino gehiago, hemen, umeak imitatu, adierazi edota sortu behar duelako.

Baina, nola hasten gara umeekin abesten? Hasteko, esan beharra dago, guztiok ondo abestu dezakegula. Ume batek ez badu ondo abesten ez da izango "torpea" delako edo ez delako gai abesteko. Txarto abesten badu izango da gure erruagatik; guk ez diogulako berak behar dituen azalpenak edo mekanismoak ematen. Arnasketa izango da garrantzitsuena. Ondo arnastu beharra dago ahotsa ondo eta barrutik atera dezagun.