martes, 27 de octubre de 2009
DIAFRAGMA ERABILTZEN IKASTEN
Hona hemen, ariketa batzuk arnasketa diafragmatikoa egiten ikasteko:
lunes, 19 de octubre de 2009
DISFONIA, AHOTSAREN ARAZOA
- Tinbrean: ahotsan airea edukitzea, adibidez.
- Frekuentzian edo Altueran: tesitura oso mugatua izatea, graberanzko joera.
- Intentsitatea: fuerte abestea.
Fonazio aparatua gaizki badabil (ahots inpostazio desegokia, tesitura desegokien erabilera, bolumen desegokiak, erresonantzi desegokiak...) disfonia funtzionala dagoela esan dezakegu. Ahotsaren erabilera desegokiak edo gehiegizko erabilerak, noduloak sor ditzake, eta orduan tratamendu foniatrikoa behar da. Are gehiago, noduluak gogortzen badira kirurgiara jo behar da.
Bestalde, disfonia organikoa ere sor daiteke, hau da, gure organismoaren disfuntzioetatik ondorioztatzen den disfonia. Hauxe, era desberdinetan eman daiteke:
- Hanturazkoak: inflamatorioak (faringitis, laringitis...)
- Kaltegarriak: intubazioaren ondoriozkoak...
- Psikologikoak: desoreka emozionalak, depresioa...
- Hormonalak
- Neuromuskularrak
"Beti ere hobe delako gaixotasuna prebenitzea osatzea baino, hau guzti hau blog honetan zuentzako"
AHOTS HIGIENEA. GOMENDIOAK
- Sudurretik arnastea
- Tenperatura aldaketa handiak saihestea
- Ez erretzea, ez edatea
- Dieta orekatu eta osasuntsua eramatea
- Bazkalondo eta afalondoetan ez abestea
- Arnasketa ariketak egitea
- Kirola egitea gorputza oxigenatzeko
- Kanpoan bokalizaziorik ez egitea, ahotsa ez fortsatzeko
- Toki zaratatsuetan ez abestea
- Hotzeri edo marranta (ronquera) dugunean ez abestea.
- Atsedena hartzea eta ondo lo egitea beharrezkoak dira ondo abesteko
- Beti norberaren tesituran abestea
Ahotsean airea edukitzea ahots arazoaren lehen sintoma izan daiteke. Ahotsa garbia izan behar da, dena soinua izan behar da.