lunes, 19 de octubre de 2009

DISFONIA, AHOTSAREN ARAZOA

Disfonia, ahotsaren kalitatean ematen den aldaketa edo arazoa dela esan dezakegu. Aldaketa hori zenbait parametrotan eman daiteke:
  1. Tinbrean: ahotsan airea edukitzea, adibidez.
  2. Frekuentzian edo Altueran: tesitura oso mugatua izatea, graberanzko joera.
  3. Intentsitatea: fuerte abestea.

Fonazio aparatua gaizki badabil (ahots inpostazio desegokia, tesitura desegokien erabilera, bolumen desegokiak, erresonantzi desegokiak...) disfonia funtzionala dagoela esan dezakegu. Ahotsaren erabilera desegokiak edo gehiegizko erabilerak, noduloak sor ditzake, eta orduan tratamendu foniatrikoa behar da. Are gehiago, noduluak gogortzen badira kirurgiara jo behar da.

Bestalde, disfonia organikoa ere sor daiteke, hau da, gure organismoaren disfuntzioetatik ondorioztatzen den disfonia. Hauxe, era desberdinetan eman daiteke:

  1. Hanturazkoak: inflamatorioak (faringitis, laringitis...)
  2. Kaltegarriak: intubazioaren ondoriozkoak...
  3. Psikologikoak: desoreka emozionalak, depresioa...
  4. Hormonalak
  5. Neuromuskularrak

"Beti ere hobe delako gaixotasuna prebenitzea osatzea baino, hau guzti hau blog honetan zuentzako"

1 comentario:

  1. Arrazoia daukazu lore... ahotsa geurea eta bakarra da!! zaindu dezagun ahotsa!!!!

    ...oso interesantea iruditu zait zure bloga..eta batez ere oso erabilgarria guretzako, irakasleontzako...

    ResponderEliminar